Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 22a

Goizean behe-hodeiren bat edo beste ikusiko badugu ere, eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Goizean haizea aldakor ibiliko da, hego ukitu batekin.

Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura igo eta 15-16 graduan joko du goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean zeru urdina izango dugu eta giro ederra izango da. Arratsaldean goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi ederrarekin jarraituko dugu. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura beste pixka bat igo eta 16-17 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsu eta egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 22 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!