Giro motel xamarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 20a

Hodeiak izango dira nagusi egun guztian zehar; arratsalde partean eta arratsaldean bertan ez da baztertzen uneren batean euri zaparrada txikiren bat edo beste botatzea.

Hala ere, aukera oso txikia da eta ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 13-14 gradutan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean bertan fronte ahul bat iritsiko zaigu eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina uneren batean mardulago egin dezake. Azken orduetan atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, 13-14 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!