Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 19a

Goizean zerua oso lainotuta egongo da eta euri zaparradak izango dira, non elur modura izango diren 900-1.000 metrotik gora.

Arratsaldean pixkanaka atertzeko joera hartuko du, azken orduetan ateri geratuko da eta ostarteren bat edo beste irekiko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean harroago. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta 9-10 gradutik ez da pasako.

Giro motel xamarra izango dugu bihar. Hodeiak izango dira nagusi egun guztian zehar; arratsalde partean eta arratsaldean bertan ez da baztertzen uneren batean euri zaparrada txikiren bat edo beste botatzea. Hala ere, aukera oso txikia da eta ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 13-14 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!