Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 18a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak izanagatik, eguraldi argia eta ederra izango da. Arratsaldean zehar, fronte bat iritsiko da, zerua erabat estaliko da eta arratsalde erditik aurrera euri zaparrada batzuk izango dira.

Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz, ipar-mendebaldetik eta zakar. Tenperatura antzeko mantenduko da, 16-17 gradutan joaz goia, baina arratsaldean asko hoztuko du. Azken orduetan elur-maila 1.100-1.200 metrotan kokatuko da.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean zerua oso lainotuta egongo da eta euri zaparradak izango dira, non elur modura izango diren 900-1.000 metrotik gora. Arratsaldean pixkanaka atertzeko joera hartuko du, azken orduetan ateri geratuko da eta ostarteren bat edo beste irekiko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean harroago. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta 9-10 gradutik ez da pasako.

Erlazionatuak

Eguraldi motel eta tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!