Gehiago jasoko du gaurkoan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 17a

Goizean berriz ere hodeiak oso ugariak izango dira, uneren batean tantaren bat botatzea baztertu gabe.

Eguerditik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte politak zabalduko dira, giro polita izango dugularik. Haize aldakorra izango dugu eta tenperatura beste koska pare bat igoko da, 16-17 graduan joaz goia.

 

Giro aldakorra izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, eguraldi argia eta ederra izango dugu. Arratsaldean zehar ordea, fronte bat iritsiko da, zerua erabat estaliko da eta arratsalde erditik aurrera euri zaparrada batzuk izango ditugu. Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz, ipar-mendebaldetik eta zakar. Tenperatura antzeko mantenduko da, 16-17 graduan joaz goia, baina arratsaldean asko hoztuko du. Azken orduetan elur-maila 1.100-1.200 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 17 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!