Giro nahiko lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 16a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Arratsaldean orokorrean ateri eutsiko dio eta zerua ere zertxobait arinago ikusiko da.

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu eta tenperaturak beste koska pare bat egingo du gora, 14-15 graduan joko dutelarik goia.

 

Gehiago jasoko du biharkoan. Goizean berriz ere hodeiak oso ugariak izango dira, uneren batean tantaren bat botatzea baztertu gabe. Eguerditik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte politak zabalduko dira, giro polita izango dugularik. Haize aldakorra izango dugu eta tenperatura beste koska bat igoko da, 15-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 16 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!