Atertzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 15a

Goizean oraindik ere hodeiak nagusi izango dira eta tarteka zaparrada txikiren bat edo beste botako du. Eguerditik aurrera nabarmen atertuko du eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. 

Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura zertxobait igo eta 12-13 graduan joko du goia.

Giro nahiko lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Arratsaldean orokorrean ateri eutsiko dio eta zerua ere zertxobait arinago ikusiko da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu eta tenperaturak beste koska pare bat egingo du gora, 14-15 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!