Arratsaldean ordea, haizeak ipar-mendebaldera egin eta euritarako joera handia hartuko du. Zaparrada mardulak izango dira eta sarri eta gogotik botako du. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da, baina azken orduetan 800-900 metrotara jaitsiko da. Tenperatura ez da 10-11 gradutik pasako.