Okerrera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 13a

Goizean goi-mailako hodei asko ikusiko badugu ere, giro lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, fronte bat iritsiko da arratsalde erdian eta euritara joko du.

Zaparradak tarteka mardulak izango dira, batez ere, azken orduetan. Goizean hego-haize zakarra ibiliko da; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak 16-18 gradutan mugituko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Giro euritsua izango dugu bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin euri zaparradak ez dira indartsuak izango eta aterruneak izango dira. Arratsaldean ordea, haizeak ipar-mendebaldera egin eta euritarako joera handia hartuko du. Zaparrada mardulak izango dira eta sarri eta gogotik botako du. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da, baina azken orduetan 800-900 metrotara jaitsiko da. Tenperatura ez da 10-11 gradutik pasako.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!