Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 10a

Goizean ia zeru oskarbia izango dugu eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua nahiko estalirik utziz.

Hala ere, ateri eutsiko dio. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-17 graduan joaz goia.

Giro motel eta freskoa izango da bihar. Goizean zerua erabat estalirik egongo da eta euri zaparrada batzuk izango dira, non orokorrean ahulak izango diren. Arratsaldean atertzera egingo du eta azken orduetan ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 10-12 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 10 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!