Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 9a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako eguzkiak xurgatuko du eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira.

Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura pare bat gradu gehiago igoko da, 16-17 gradu epeletan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean ia zeru oskarbia izango dugu eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua nahiko estalirik utziz. Hala ere, ateri eutsiko dio. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-17 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!