Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen igoko da, 14-15 graduan joaz goia.
Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako eguzkiak xurgatuko du eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura pare bat gradu gehiago igoko da, 16-17 gradu epeletan joaz goia.