Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 6a

Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, non ostarteak ugariagoak izango diren egunaren lehen eta azken orduetan. Erdiko orduetan hodeiak ugariagoak izango dira.

Hala ere, ateri egongo da. Ipar-haizea ibiliko zaigu, baina tenperaturak gora egingo dute, 11-12 gradutan joaz goia.

Hodei dezenterekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina une batzuetan hodeiak gailenduko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beste koska pare bat gora egingo du, 13-14 gradutan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!