Egonkortzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 5a

Goizean hodei ugari egongo da zeruan eta ez da baztertzen tantaren bat edo beste botatzea. Hala ere, eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarte batzuk zabalduko dira arratsaldean zehar.

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean biziago. Tenperatura jaitsi egingo da eta ez ditu 9-10 graduak pasako.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, non ostarteak ugariagoak izango diren egunaren lehen eta azken orduetan. Erdiko orduetan hodeiak ugariagoak izango dira. Hala ere, ateri egongo da. Ipar-haizea ibiliko zaigu, baina tenperaturak gora egingo dute, 11-12 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!