Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 4a

Goizean zehar hodeiek zerua estaliko dute eta eguerditik aurrera euritara joko du. Zaparradak ahulak eta tartekatuak izango dira, baina nahikoa izango da giroa trakesteko.

Haizeak ipar-mendebaldetik orokorrean ahul joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-13 gradutan joaz goia.

Egonkortzera egingo du bihar. Goizean hodei ugari egongo da zeruan eta ez da baztertzen tantaren bat edo beste botatzea. Hala ere, eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarte batzuk zabalduko dira arratsaldean zehar. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean biziago. Tenperatura jaitsi egingo da eta ez ditu 9-10 graduak pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!