Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 3a

Goizean zeru urdina eta giro eguzkitsua izango ditugu. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, batez ere, azken orduetan, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango dugu.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean hego-mendebaldeko ukituarekin eta tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 15-16 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean zehar hodeiek zerua estaliko dute eta eguerditik aurrera euritara joko du. Zaparradak ahulak eta tartekatuak izango dira, baina nahikoa izango da giroa trakesteko. Haizeak ipar-mendebaldetik orokorrean ahul joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-13 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkorraren jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 03 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!