Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 2a

Goizean hodeiren bat edo beste ikusiko badugu ere, goiz erdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta egun osoz zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira.

Haizeak aldakor eta ahul joko du. Tenperatura nabarmen igoko da, eguneko erdiko orduetan 14-15 graduan joko duelarik goia.

Eguraldi ederra izango dugu bihar. Goizean zeru urdina eta giro eguzkitsua izango ditugu. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, batez ere, azken orduetan, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango dugu. Mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean hego-mendebaldeko ukituarekin eta tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!