Altxatzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 1a

Pixkanaka altxatzen joango da eguraldia. Goizean oraindik hodei asko izango dugu eta euri txiki modura zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta ostarte batzuk ere zabalduko dira.

Haizeak goizean ipar-mendebaldetik harro ibiliko da; arratsaldean aldiz iparraldetik eta ahulago. Tenperatura jaitsi eta ez da 8-9 gradutik pasako. Goizean elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da, baina ondoren gora egingo du.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodeiren bat edo beste ikusiko badugu ere, goiz erdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta egun osoz zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Haizeak aldakor eta ahul joko du. Tenperatura nabarmen igoko da, eguneko erdiko orduetan 14-15 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 01 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!