Bihar, goizean goizetik hasi eta azken orduak arte zeruan urdina nagusituko zaigu. Azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak 11-13 graduan joko du goia.