Tenperatura antzeko balioetan mugituko da eta 11-13 gradu bitartean joko du goia.
Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeru urdina izango du eta halaxe jarraituko da azken orduak arte. Azken orduetan goi-hodeiren bat ikusiko dugu, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu eta tenperatura balio altuenak 11-13 graduan errendituko dira.