Oso antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 23a

Goiza oso hotza izango da eta behe-lainoa ere agertuko da. Hala ere, goiz erdirako jasoko du eta egun osoan zeru ia erabat urdina eta giro eguzkitsua nagusituko zaizkigu.

Haizeak ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, non 7-9 graduan joko duen goia.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko zaigu eta eguraldi ederraz gozatu ahalko da. Haizea aldakor ibiliko da eta tenperatura koska pare bat igoko da, 9-11 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!