Giro eguzkitsua, baina hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 22a

Nahiz eta, goizean hodeiren bat edo beste ikusiko dugun, zeruan urdina nagusituko da eta eguerditik aurrera zeru oskarbia eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu.

Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura gradutxo bat igoko zaigu, 7-9 graduan joaz goia.

Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Goiza oso hotza izango da eta behe-lainoa ere agertuko da. Hala ere, goiz erdirako jasoko du eta egun osoan zeru ia erabat urdina eta giro eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Haizeak ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, non 7-9 graduan joko duen goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!