Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 21a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tantaren bat edo beste botako du, non elur moduan izango den 500-600 metrotik gora.

Eguerdirako ordea atertu egingo du eta arratsaldean ostarteren bat edo beste irekiko da. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 6-8 graduan joko duelarik goia.

Bihar giro eguzkitsua izango dugu, baina hotza. Nahiz eta, goizean hodeiren bat edo beste ikusiko dugun, zeruan urdina nagusituko da eta eguerditik aurrera zeru oskarbia eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura gradutxo bat igoko zaigu, 7-9 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Tenperatura hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 urt 21 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!