Giro triste eta hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 20a

Egun osoan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euri pixka bat egingo du. Egun osoz bustiko du, baina ugariago egingo du goizean.

Hala ere, euri txikia izango da eta litro gutxi pilatuko dira. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura nekez pasako da 7-9 gradutik. Azken orduetan elur-maila 800 metrotan kokatuko da.

Giro hotza izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tantaren bat edo beste botako du, non elur moduan izango den 500-600 metrotik gora. Eguerdirako ordea atertu egingo du eta arratsaldean ostarteren bat edo beste irekiko da. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 6-8 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!