Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 19a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina giro argia izango dugu. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, zerua nahiko estalirik utziko dute eta ez da baztertzen azken orduan euri txiki modura zertxobait bustitzea.

Haizeak aldakor joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-10 graduan errendituko delarik.

Giro triste eta hotza izango dugu bihar. Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euri pixka bat izango dugu, bereziki goizean eta euri txiki modura. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak nekez pasako direlarik 7-9 gradutik. Azken orduetan egiten duena 900 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!