Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 18a

Egunean zehar behe-hodei batzuk agertuko zaizkigu, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango dugu.

Haizeak aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura hotzak izango da, nekez gaindituko dituelarik 9-10 graduak.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina giro argia izango dugu. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, zerua nahiko estalirik utziko dute eta ez da baztertzen azken orduan euri txiki modura zertxobait bustitzea. Haizeak aldakor joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-10 graduan errendituko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!