Hotza nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 12a

Giro eguzkitsua izango dugu gaur, baina hotza. Goizeko behe-lainoa jaso ostean, egun guztian zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro ederraz gozatu ahalko da egun osoz.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, nekez gaindituko dituztelarik 8-9 graduak. Gauean asko hoztuko du.

Giro hotzarekin jarraituko dugu bihar. Goiza oso hotza izango da, non txoko gehienetan izotza agertuko den. Behe-lainoa ere agertuko da, baina behin hau jaso ostean, egun guztian zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Haizeak hego-ekialdetik suabe joko du eta tenperatura zertxobait igoko da 9-10 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguzkia baina tenperatura hotzak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 urt 12 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!