Hobetzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 11

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri txiki modura zer edo zer bustiko du. Eguerdi/arratsaldeko lehen ordurako ateri geratuko da eta ostarteak irekitzen joango dira, egunari giro egonkorrarekin emango diogularik amaiera.

Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura ez da 11-12 gradutik pasako.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar, baina hotza. Goizeko behe-lainoa jaso ostean, egun guztian zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro ederraz gozatu ahalko da egun osoz. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, nekez gaindituko dituztelarik 8-9 graduak. Gauean asko hoztuko du.

Erlazionatuak

Altxatzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 urt 11 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!