Zerua estaliago

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 4a

Aldaketak izango ditugu. Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da eta goizak aurrera egin ahala hodei baxuek zerua estaliko dute.

Eguerditik aurrera euri zaparradak izango ditugu, non tarteka mardulak izango diren eta azken orduetan ekaitzak jo dezakeen. Haizeak goizean hego-mendebaldetik zakar joko du. Arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura 14-16 gradutan errendituko da. Azken orduetan elur-maila 1.200 metrotara jaitsiko da.

Bihar, giro kaxkarra izango dugu. Goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta euri zaparradak izango ditugu. Sarriago eta mardulago egingo du egunaren lehen zatian. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, nekez gaindituko ditu 7-8 graduak. Egiten duena elurretan izango da, 700-800 metrotik gora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!