Eguraldi eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 29a

Goizean behe-lainoa sortuko da, baina segituan jasoko du eta egun osoan eguraldi eguzkitsua izango dugu, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu.

Hego-haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Goizeko behe-lainoa azkar batean desegingo da eta egun osoan zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Hego-haizeak orokorrean ahul joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, eguneko erdiko orduetan 19-20 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!