Haizeak hego-mendebaldetik joko du, goizean zakar eta tenperatura balio altuenak 16-17 graduan errendituko dira.
Eguraldi eguzkitsua eta epela izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa sortuko da, baina segituan jasoko du eta egun osoan eguraldi eguzkitsua izango dugu, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu. Hego-haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.