Giro zikinagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 23a

Goizean ostarte politak izango ditugu, baina eguerditik aurrera zerua erdi eta goi-mailako hodeiez estaliko da eta arratsaldean giro motelagoa izango dugu.

Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hegotik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 14-15 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango du bihar. Zeruan hodei asko ikusiko ditugu, batez ere, erdi eta goi-mailakoak. Hodei hauek egunaren lehen zatian tantaren bat utziko dute, baina ezer gutxi. Goiz erditik aurrera ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean gainera ostarteren bat edo beste ikusiko dugu. Hego/hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 15-17 graduan errendituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!