Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 22a

Zeruan egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, ostarteak zabalak izango dira eta beste egun batez jarraian eguraldi ederra izango dugu.

Hego-haizeak indarra hartu eta tarteka zakar joko du. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 16-17 graduan joaz goia.

Giro zikinagoa izango dugu bihar. Goizean ostarte politak izango ditugu, baina eguerditik aurrera zerua erdi eta goi-mailako hodeiez estaliko da eta arratsaldean giro motelagoa izango dugu. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hegotik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 14-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!