Beste egun eguzkitsu bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 19a

Goizean berriz ere behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako jasoko du eta egun osoz zerua ia erabat urdin agertuko da, tarteka goi-hodeiren bat ikusiko dugularik.

Haizeak berriz ere aldakor joko du, hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 13-15 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodeiek kolore zurixka emango dioten zeruari. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!