Eguzkitsu, berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 18a

Ez da aldaketarik espero. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, berriz ere zeruan urdina izango da nagusi, nahiz eta, une batzuetan goi-hodei batzuk ikusiko ditugun.

Haizea aldakor ibiliko da, hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperaturak zertxobait irabaziko du, 13-15 graduan joko duelarik goia eguneko erdiko orduetan.

Beste egun eguzkitsu bat izango dugu biharkoan. Goizean berriz ere behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako jasoko du eta egun osoz zerua ia erabat urdin agertuko da, tarteka goi-hodeiren bat ikusiko dugularik. Haizeak berriz ere aldakor joko du, hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!