Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 17a

Eguraldi eguzkitsua beste egun batez jarraian. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguzkia jaun eta jabe izango da eta zerua ia oskarbi agertuko zaigu.

Hego-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 12-14 graduan joaz goia.

Ez da aldaketarik espero biharko. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, berriz ere zeruan urdina izango da nagusi, nahiz eta, une batzuetan goi-hodei batzuk ikusiko ditugun. Haizea aldakor ibiliko da, hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperaturak zertxobait irabaziko du, 13-15 graduan joko duelarik goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!