Haizeak hego-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 13-14 gradutik pasako eguneko erdiko orduetan.
Eguraldi eguzkitsua beste egun batez jarraian. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguzkia jaun eta jabe izango da eta zerua ia oskarbi agertuko zaigu. Hego-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 13-14 graduan joaz goia.