Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 15a

Giro egonkorrak jarraipena izango du. Goiza hotza izango da eta behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu.

Haizea aldakor ibiliko da, ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura koska pare bat jaitsiko da, 13-14 graduan joz goia.
 
Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizeko behe-lainoa altxa ostea, zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, tarteka goi-hodeiren bat ikusi. Haizeak hego-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura maximoak ez dira 13-14 gradutik pasako eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 15 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!