Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 14a

Goiz hotz baten ostean eta behe-lainoa altxa ondoren, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu egun osoz. Haizeak hego ukitu bat izango du eta ahul ibiliko da orokorrean.

Tenperatura igo egingo da eta 15-16 graduan joko dute goia.

Giro egonkorrak jarraipena izango du bihar. Goiza hotza izango da berriz ere eta behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta egun osoz eguraldi eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu. Haizea aldakor ibiliko da, ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura koska pare bat jaitsiko da, 13-14 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkor eta eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 14 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!