Egonkortzen hasiko da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 12a

Goizean oraindik hodei asko izango da eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, arratsalde partean giro atsegina izango dugularik.

Goizean ipar ukituko haizea ibiliko da, baina arratsaldean aldakor geratuko da. Tenperatura igo eta 14-15 gradutan joko dute goia.

Aspaldiko partez eguraldi eguzkitsua izango da. Goizean behe-lainoa agertuko da eta trinko samarra izango da, baina altxa ostean eguraldi eguzkitsua nagusituko zaigu egun osoan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!