Giro euritsuarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 11

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira, zerua estalirik edukiko dutelarik eta hodei hauek euria utziko digute. Zaparradak egun osoz izango dira eta tarteka mardul botako du, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuz euri gutxiago egingo duen. 

Ipar-mendebaldeko haize zakarrarekin jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 11-12 gradutan joko dutelarik goia.

Egonkortzen hasiko da eguraldia. Goizean oraindik hodei asko izango da eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera ordea, atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, arratsalde partean giro atsegina izango dugularik. Goizean ipar ukituko haizea ibiliko da, baina arratsaldean aldakor geratuko da. Tenperatura igo eta 14-15 gradutan joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!