Beste egun euritsu bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 10a

Egun guztian zehar hodeiek zerua estaliko dute eta euria utziko dute. Zaparradak mardulak izango dira eta ia etengabe egingo du, bereziki goizean, litro asko pilatuko direlarik.

Ipar-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du eta tenperaturak beste koskatxo bat egingo du gora, 11-12 gradutan joaz goia.

Giro euritsuarekin jarraituko dugu. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira, zerua estalirik edukiko dutelarik eta hodei hauek euria utziko digute. Zaparradak egun osoz izango dira eta tarteka mardul botako du, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuz euri gutxiago egingo duen. Ipar-mendebaldeko haize zakarrarekin jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 11-12 gradutan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

Eguraldi euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 10 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!