Egun euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 9a

Egun osoan zerua erabat estalirik egongo da eta euria izango dugu. Zaparradak sarri eta mardul botako ditu, litro asko pilatuko zaizkigularik.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura zertxobait igoko da, 10-11 graduan joaz goia. Elur-maila goizean goiz 800 metrotan kokatuko da, baina goiz erditik aurrera nabarmen gora egingo du.

Beste egun euritsu bat izango dugu bihar. Egun guztian zehar hodeiek zerua estaliko dute eta euria utziko dute. Zaparradak mardulak izango dira eta ia etengabe egingo du, bereziki goizean, litro asko pilatuko direlarik. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du eta tenperaturak beste koskatxo bat egingo du gora, 11-12 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!