Negu giroa izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 8a

Egun osoan zehar euri zaparrada mardulak eta ugariak izango ditugu, non egunaren bigarren zatian ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada handi samarrak bota, kazkabar eta guzti.

Haizea ipar-mendebaldetik zakar ibiliko da eta tenperatura ez da 7-8 gradutik pasako. Elurra goizean 800-900 metrotan kokatuko da, baina egunean zehar jaitsi egingo da, arratsaldean 600-700 metrotan kokatuz.

Egun euritsua izango dugu bihar. Egun osoan zerua erabat estalirik egongo da eta euria izango dugu. Zaparradak sarri eta mardul botako ditu, litro asko pilatuko zaizkigularik. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura zertxobait igoko da, 9-10 graduan joaz goia. Elur-maila goizean goiz 600 metrotan kokatuko da, baina goiz erditik aurrera nabarmen gora egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!