Giro goibela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 7a

Goizean hodei asko izanagatik zeruan, euri gutxi izango da eta nahiko giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, zaparradak geroz eta ugariagoak eta mardulagoak izango dira.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura balio altuenak 14-15 graduan errendituko dira. Elurra azken orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Negu giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar euri zaparrada mardulak eta ugariak izango ditugu, non egunaren bigarren zatian ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada handi samarrak bota, kazkabar eta guzti. Haizea ipar-mendebaldetik zakar ibiliko da eta tenperatura ez da 7-8 gradutik pasako. Elurra goizean 800-900 metrotan kokatuko da, baina azken orduetan 600 metrotara jaitsiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!