Eguraldi traketsa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 5a

Egun osoan zehar zerua oso hodeitsu egongo da eta euria hizpide izango da. Egun guztian zehar zaparrada mardulak botako ditu eta sarri gainera.

Hala ere, ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen eta azken orduetan, non ekaitzak jo eta kazkabar txikia egin dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dituztelarik 7-8 graduak. Elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da.

Giro tristeak jarraipena izango du bihar. Hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da zerua eta tarteka euri zaparrada ahul batzuk izango dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperatura igo egingo da, 9-11 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 1.000 metrotan egongo da, baina ondoren gora egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!