Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 4a

Goizaldean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euria ekarriko dizkigu. Euri zaparradak mardulak izango dira, batez ere, arratsaldean, non orduan nahiko etengabe egingo duen eta ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere egin dezakeen.

Haizeak ipar-mendebaldetik zakar edo oso zakar joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 12-13 graduan joaz goia. Hala ere, arratsaldean hozten joango da. Elur-maila azken orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Eguraldi traketsa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua oso hodeitsu egongo da eta euria hizpide izango da. Egun guztian zehar zaparrada mardulak botako ditu eta sarri gainera. Hala ere, ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen eta azken orduetan, non ekaitzak jo eta kazkabar txikia egin dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dituztelarik 7-8 graduak. Elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!