Eguraldi kaskarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 3a

Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta euria izango dugu. Zaparradak ugariagoak izango dira goizean, nahiz eta, ez diren oso indartsuak izango.

Arratsaldean ahulago eta tartekatuago egingo du, azken orduetan ateri geratuko delarik. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperaturak gora egingo du, 12-13 graduan joaz goia. Goizean elurra 1.000 metrotan egongo da, baina ondoren gora egingo du.

Giro makurra izango dugu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euria ekarriko dizkigu. Euri zaparradak mardulak izango dira, batez ere, arratsaldean, non orduan nahiko etengabe egingo duen eta ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere egin dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar edo oso zakar joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 12-13 graduan joaz goia. Hala ere, arratsaldean hozten joango da. Elur-maila azken orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Eguraldi kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 03 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!