Giro traketsa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 2a

Egun osoan zerua oso estalirik egongo da eta euria izango da hizpide. Zaparrada mardulak eta sarri botako ditu, non egunaren lehen zatian ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada gogorren bat edo beste utzi. Arratsaldean euri gutxiago egingo du eta aterrune batzuk izango dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenek nekez gaindituko dituzte 8-9 graduak. Elurra 700-800 metrotan kokatuko da goizean. Ondoren gora egingo du.

Eguraldi kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta euria izango dugu. Zaparradak ugariagoak izango dira goizean. Arratsaldean ahulago eta tartekatuago egingo du, baina ez du guztiz atertuko. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperaturak gora egingo du, 12-13 grduan joaz goia. Goizean elurra 1.000 metrotan egongo da, baina ondoren gora egingo du.

Erlazionatuak

Eguraldi kaskarraren jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 02 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!