Okerrera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko abenduaren 1a

Goizean jada erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute. Hala ere, ateri eutsiko dio. Eguerdian ordea fronte bat sartuko da, zerua oso estalirik utziko du eta euritara joko du, non arratsalde erditik aurrera zaparrada mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik harro joko du. Eguerdian ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 9-10 graduan joaz goia. Elurra azken orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Giro traketsa izango dugu bihar. Egun osoan zerua oso estalirik egongo da eta euria izango da hizpide. Zaparrada mardulak eta sarri botako ditu, non egunaren lehen zatian ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada gogorren bat edo beste utzi. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenek nekez gaindituko dituzte 8-9 graduak. Elurra 700-800 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Eguraldiak okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 abe 01 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!